Ekoteologia

Ekoteologia erlijioa eta naturaren arteko harremanetara bideratutako teologia konstruktibo edo sistematikoaren mota bat da, bereziki ingurumen arazoetan oinarritutakoa. Orokorrean abiatzen da naturaren hondaketa eta gizakien kosmologia eta jarrera etikoki okerren arteko loturaren premisatik. Bestelako loturak ere aztertzen ditu, balio ekologikoen eta gizakiak menperatutako naturaren artekoa, jasangarritasunari dagokionez adibidez. Mugimendu honek hainbat egitasmo burutu ditu munduan zehar.

Ingurumenaren krisialdiaz ohartzeak erlijioaren aldetik erantzun zabala ekarri du, naturaren teologia alegia. Kristautasunean aipatzekoak dira Pierre Teilhard de Chardin josulagun eta paleontologoa, Alfred North Whitehead teologoa, John B. Cobb, Jr. eta Jürgen Moltmann protestanetak eta Rosemary Radford Ruether, Catherine Keller eta Sallie McFague teologo ekofeministak. Sorkuntzaren teologia ere ekoteologiaren agerpen garrantzitsua da, Matthew Fox apaiz katoliko ohiak garatutakoa.

Abraham Joshua Heschel eta Martin Buber juduak, Vandana Shiva idazle hindua eta Seyyid Hossein Nasr teologo liberal musulmana ere nabarmentzekoak dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search